Posted by: joxearanzabal | 2010/01/30

Natibo digitalak, baina…

Iaz galdetegi xume bat betearazi genien 1. mailako ikasleei, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikastera etorritakoei, jakiteko zenbateraino erabiltzen zituzten teknologia digitalak. Emaitza oso begi-bistakoa izan zen, alegia, gure ikasleak natibo digital petoak zirela.

Aurten galdera berberak egin dizkiegu etorri berriei, nahiz eta jakin hor galdera asko falta direla. Ikerketa askoz ere sakonagoa egingo du Digitalaia proiektuak, Melbourneko Unibertsitatearekin elkarlanean, baina hori beste kontu bat da.

Iaz bezala, aurten ere emaitza oso esanguratsua izan da, ikusten baita gure ikasleak hazi direla Internet eta teknologia digitalekin batera. Hona aurtengo emaitzak:

  • Sakelako telefonoa daukate: %100
  • Messenger darabilte: %100
  • Kontu bat dute Tuentin: %80
  • Fotolog bat dute: %35
  • Kontu bat dute Facebook-en: %67
  • Blog bat daukate: %13

Alderatuz gero datu hauek iazkoekin, nabari daiteke zenbait aldaketa ikasleen artean:

  • Aurtengo gazteek gutxiago darabilte Tuenti (%10 gutxiago), eta gehiago Facebook (%31 gehiago). Joera bat izan daiteke, eta datozen urteetan egiaztatzen bada, seinale Tuenti gainbehera hasi dela gazteen artean.
  • Fotologaren egunik onenak joan ziren. Urte batetik bestera, haren erabilera %28 jaitsi da.
  • Baliteke blogak bizkortze arin bat izatea hemendik aurrera, aurtengo ikasleek iazkoek baino gehiago baitarabilte, %4 gehiago.

Guztiarekin ere, Roberto Uribeetxeberria lankideak Twitter-ez galdetu zien 1. mailako ikasleei, eta emaitza izan zen: inork ez zuen konturik Twitter-en. Beraz, garbi dago gure ikasleak natibo digitalak direla, baina, oraingoz, ez erabatekoak. Hori baina, lauhileko honetan saiatuko gara konpontzen, ikasgai honetan bertan ikasiko baitute zelan erabili aplikazio asko, tartean Twitter.

Advertisement

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Categories

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.