Jakin guran zelako taldearekin egin behar dudan lan, kalkulagailua atera eta zenbait numero egin ditut.
Generoa
Generoari dagokionez, neskak dira nagusi talde honetan, gutxiagatik bada ere:
- Neskak: %51,5
- Mutilak: %48,5
Lurraldetasuna
Ikasleen jatorrizko herrialdeak aztertuz gero, berriz, bi puntu azpimarratzeko: 1. hamarretik zazpi gipuzkoarrak dira. 2. Aurten Iparraldekorik ez da etorri:
- Gipuzkoa: %70
- Bizkaia: %21
- Araba: %6
- Nafarroa: %3
Herriz herri
Historikoki, Debagoieneko ikasleak izan dira nagusi, baina ez aurten, ikasle guztien %18 baino ez baitira bertakoak. Bestela esanda, nagusi bai, baina harrokeria barik. Bestetik, ikasle gehien dituzten herriak dira Donostia (5 ikasle) eta Tolosa (5 ikasle).