Aurrekoan, blogak sortzen ari ginela, ikasle batek galdetu zidan zelan justifika zitekeen testua, berak horrela nahi zuela-eta. WordPressek agerian, behintzat, ez du ematen aukera hori. Dena dela, erantzun nion zergatik nahi zuen justifikatu, testua ezkerrera lerratuta hobeto geratzen dela. Ezetz, berak, ezkerrera lerratutako testua itsusia dela.
Gure inguruko enpresetan, eta unibertsitate honetan bertan ere bai, oso sartuta dago testuak (txostenak, lan akademikoak, gutunak, etab.) justifikatuta aurkeztu behar direla. Testuok ezkerrera lerratzea akats larritzat jotzen da. Eta ni ez nago ados.
Zenbait kasutan —letratipoaren tamainaren arabera eta hitzak oso luzeak direnean, adibidez—, testua justifikatzerakoan errekak sortzen dira, letren arteko hutsune handiak, hautsi egiten dutenak irakurketa eta itsusitu egiten dutenak testua. Testuok euskaraz direnean, are eta erreka gehiago agertu ohi dira, euskarak hitz luze asko sortzen dituelako, bere egituragatik. Behekoa da erreka eredu tipiko bat. Hemen dituzue beste bi: [1] eta [2].
Tipografoek eta tipografian aditu samarrak direnek ondo erabil dezakete testu justifikatua, badakitelako zelan kontrolatu arazoak. Gutariko gehienok, berriz, ez dakigu, eta hobe dugu gure dokumentuak ezkerrera lerratu. Horrela eginda, gainera, inoiz ez zaigu errekarik agertuko.

Interneten, testu justifikatua ez dago justifikatua.
http://www.microsiervos.com/archivo/internet/texto-justificado-web.html
By: Luistxo Fernandez on 2010/02/08
at 08:02