Posted by: joxearanzabal | 2010/02/21

Berriro ere testu justifikatuaz

Egun hauetan gutun bat jaso dugu etxean, oso egokia erakusteko zelako ondorio kaskarrak eragin ditzakeen testu justifikatuak zenbait kasutan. Gutuna Elorrioko Udalak bidali die herritarrei, eta bertan informazioa bi zutabetan dator banatuta, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Ez dakit zergatik, seguruenik euskarari indar eta presentzia handiagoa ematearren, zutabe biei ezaugarri diferenteak eman dizkie Elorrioko Udalak: euskarazkoa letra beltzez dago idatzita osorik, eta testu justifikatuan dago antolatua. Gaztelaniazkoa, ostera, letra normalarekin dago idatzita, eta ezkerrera lerratuta. Ondorioa, okerra da, ordea:

  1. Testua letra beltzean oso egokia da hitz bat edo lerro bat nabarmentzeko, bigarren mailako izenburuak, adibidez. Testu osoan jarriz gero, berriz, testu hori nekezago irakurtzen da, euskarazkoan gertatzen den bezala.
  2. Lerro motzetan testu justifikatua erabiliz gero, aukera piloa daude errekak sortzeko testuan, kasu honetan ikusten den moduan.

Ondorioa garbia da (seguruenik testu hau idatzi zuenak besterik nahi bazuen ere): irakurlearen begiak eskuineko zutabera  doaz, gaztelaniaz dagoenera, berau errazago irakurtzen baita.

Advertisement

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Categories

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.