Joxe Aranzabal naiz, irakaslea Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultatean. Bigarren lauhileko honetan Proiektua 2.0 emango dut Ikus-entzunezko komunikazioan, lehen mailan, baina aurreko urteetan ez bezala, aurten WordPress erabiliko dugu bloga egiteko, horrela erabaki genuen-eta f akultatean. Hori dela-eta, erabaki dut nik ere blog bat sortzea plataforma honetan, bertan daukadan bigarrena, bi helbururekin:
- Behartu nire burua WordPress erabiltzera, egunean egon nadin ikasleei irakasteko orduan.
- Gogoeta egin ikastaroaren gainean, konturatu bainaiz ikasleek egunero irakasten dizutela zerbait.
Izena ere horregatik aukeratu dut, Klariona, gauza asko iradoki ditzakeelako: irakaskuntza, ikasgela, arbela… Egia esan, arbeletik abiatu naiz –egun hauetan aurkeztu da iPad ospetsua–, klarionera iritsi arte. Ongi etorri, bada, blog honetara!